ZAPABURUAK: IGELA!!!!

ZAPABURUAK



Gaur urmaela berriro ikustera joan gara eta zapaburu asko ikusi ditugu. 









Joateko zorian  geundenean...... SORPRESA, IGEL BAT!!!












Oso txikia izan da eta eskuz esku pasatu dugu ondo ikusteko. Batzuetan salto egiten zuen eta guztiok oihukatzen genuen. Hau algara!














 Azkenean, azala gehiegi lehortu baino lehen, urmaelera bota dugu barriro.



Baina Idoiak badaezpada lehenago muxu bat eman dio, agian printze eder bat izango da...


.... edo ez!!

4 URTEKOAK UHAZAK ETA BABAK LANDATZEN

LURRA PRESTATU GABE ZEGOENEZ, ONTZIETAN LANDATU GENITUEN  UME BATEK EKARRITAKO UHAZAK.

LAN ETA LAN!


PIXKAT UREZTATU ETA KITTO!





GOAZEN BANKADAN LANDATZERA!


















DENON ARTEAN EGINGO DUGU.




ONTZIETATIK BANKADARA!


































BABAK ERE LANDATU GENITUEN.

PIXKAT UREZTATU ETA EA HAZTEN DIREN!

ZAPABURUAK URMAELA BEHATZEN

BEHAKETA

Hemen gaude guztiok begiak zabal-zabalik urmaeleko detailetik ez galtzeko 





 Ohartu gara ura ez ezik, gauza asko daudela: harriak, goroldioa, insektuak, 
larbak, baina batez ere ZAPABURUAK!


Zapaburuak zenbatuko ditugu.



Orain gelara bueltatuko gara eta bakoitzak bere putzua marraztuko du.



Baina hori egin baino lehen interneten bilatuko ditugu beste urmael batzuen 
irudiak, gurearekin konparatzeko.










Oso politak geratu dira eta gehienok 8 zapaburu ere 
marraztu dituzte.
Alaiak horrezgain plastilinazko urmaela egin du.
Gai interesgarri bat sortu da eta eztabaidatzen denboratxoa eman dugu baina ez dugu ezer argitu. Ainizek dio zapaburu ama eta zapaburu umetxoak ikusi 
dituela. Galdetzerakoan ea posible den "zapaburu ama" bat egotea denetarik entzun dugu. Etxean galdetzeko eskatu diegu.

ZAPABURUAK ITZALA IKERTZEN

ITZALA IKERTZEN

Esan digute urmaelak itzala izan behar duela. Horretarako inguruan landareak 
eta zuhaixkak landatu behar ditugu. Gaia asanblean komentatu dugu eta 
erabaki dugu landareak jarri baino lehen, jakin beharko dugula non kokatu 
urmaelak itzala edukitzeko. Esperimentuak egiten hasteko garaia da.


Iñigok ideia bat dauka landareak eta zuhaixkak landatzeko


Makilak jarriko ditugu urmaelaren inguruan eta horrela ikusiko dugu nora 
jotzen duen itzalak. 



Hau ezustea!!, zerua lainotuta dago eta ez da ondo ikusten. Makilak jarri eta 
gelara joan gara. Bihar bueltatuko gara.


Gaur bai!!. Eguzki ederra dago zeruan eta seguru itzal ederra izango dugula.










 Klarionarekin itzala birpasatu dugu. ea bihar zer gertatzen den...




Ai ene!!Zer gertatu da hemen ba! Itzala mugitu da. Sorayaren gelakoek bazekiten zergatik: 
-"Eguzkia eta planetak mugitzen direlako"-
-"Oso ondo, Oier", nabaritzen da igaz espazioari buruzko gauza asko ikasi zenituela.
Orain badakigu non kokatu behar ditugun landareak.

ZAPABURUAK: URMAELA DAGO GURE BARATZEAN!!!

URMAELA!!!

Kaixo guztioi!

Hemen gaude barriro ikastolan, urte bat nagusiagoak. Pozik gaude barriro gure 
lagunak aurkitu ditugulako eta igazko gela berberan gaudelako baina..... gauza batzuk aldatu dira. Laguntxo berriak ditugu eta baratza ez dago ekainean bezala.


Urmaela


Sorpresa itzela hartu dugu baratzean etxola, negutegia, konpost egiteko kutxa eta, batez ere, URMAEL BAT ikusi ditugunean. Udaletxeko beharginak lanean daude hezi bat jartzen eta ezin gara momentuz hurbildu. Itxarongo dugu eta egun batzuk barru joango gara gauza berri hauek kuxkuxeatzera.


Etxola eta konpostera

Negutegia

Bankada berriak
Bihar hurbilduko gara ikustera. Espero dugu uretara inor ez jaustea!!!



2 urtekoen belar usainkorren txokoa prestatzen

 kontuz zuloan sartu!!!

sustraiak behean

nire txanda da

landareak ez dira zapaldu behar

itxura polita ezta?

landare hau hemen

eta hau zulo honetan

eta azkena zulo honetan