ZAPABURUAK URMAELA BEHATZEN

BEHAKETA

Hemen gaude guztiok begiak zabal-zabalik urmaeleko detailetik ez galtzeko 





 Ohartu gara ura ez ezik, gauza asko daudela: harriak, goroldioa, insektuak, 
larbak, baina batez ere ZAPABURUAK!


Zapaburuak zenbatuko ditugu.



Orain gelara bueltatuko gara eta bakoitzak bere putzua marraztuko du.



Baina hori egin baino lehen interneten bilatuko ditugu beste urmael batzuen 
irudiak, gurearekin konparatzeko.










Oso politak geratu dira eta gehienok 8 zapaburu ere 
marraztu dituzte.
Alaiak horrezgain plastilinazko urmaela egin du.
Gai interesgarri bat sortu da eta eztabaidatzen denboratxoa eman dugu baina ez dugu ezer argitu. Ainizek dio zapaburu ama eta zapaburu umetxoak ikusi 
dituela. Galdetzerakoan ea posible den "zapaburu ama" bat egotea denetarik entzun dugu. Etxean galdetzeko eskatu diegu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Idatzi zure iruzkina