ZAPABURUAK: IGELA!!!!

ZAPABURUAK



Gaur urmaela berriro ikustera joan gara eta zapaburu asko ikusi ditugu. 









Joateko zorian  geundenean...... SORPRESA, IGEL BAT!!!












Oso txikia izan da eta eskuz esku pasatu dugu ondo ikusteko. Batzuetan salto egiten zuen eta guztiok oihukatzen genuen. Hau algara!














 Azkenean, azala gehiegi lehortu baino lehen, urmaelera bota dugu barriro.



Baina Idoiak badaezpada lehenago muxu bat eman dio, agian printze eder bat izango da...


.... edo ez!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Idatzi zure iruzkina