ZAPABURUAK: URMAELA DAGO GURE BARATZEAN!!!

URMAELA!!!

Kaixo guztioi!

Hemen gaude barriro ikastolan, urte bat nagusiagoak. Pozik gaude barriro gure 
lagunak aurkitu ditugulako eta igazko gela berberan gaudelako baina..... gauza batzuk aldatu dira. Laguntxo berriak ditugu eta baratza ez dago ekainean bezala.


Urmaela


Sorpresa itzela hartu dugu baratzean etxola, negutegia, konpost egiteko kutxa eta, batez ere, URMAEL BAT ikusi ditugunean. Udaletxeko beharginak lanean daude hezi bat jartzen eta ezin gara momentuz hurbildu. Itxarongo dugu eta egun batzuk barru joango gara gauza berri hauek kuxkuxeatzera.


Etxola eta konpostera

Negutegia

Bankada berriak
Bihar hurbilduko gara ikustera. Espero dugu uretara inor ez jaustea!!!



No hay comentarios:

Publicar un comentario

Idatzi zure iruzkina