4 URTEKOAK BARRASKILOEN LORATEGIA PRESTATZEN

Gelan ditugun barraskilo guztiak estu estu daudela kutxatxoetan ikusi eta gero, pentsatu dugu leku egokiagoa prestatzea.



 Horretarako asanblada egin eta gelan zerrenda bat prestatu dugu atera diren ideiekin.


Ahalik eta hoberen egoteko, kutxa handi bat behar dugu, baina erabaki dugu kartoizkoa ez dela oso egokia izango ezin ditugulako barraskiloak ikusi, beraz, gardena izan beharko da.




Baina arazo bat daukagu: kutxari bere estalki ajarriz gero, ezin izango dute arnasarik hartu. Frogatu dugu tapa muturrean jartzen eta putz egiten eta airea ezin da ireten, ezta atera ere. Sare metaliko bat ipintzea hobe izango da. Frogatu dezagun ea sareak arnasa hartzen eta botatzen uzten badigu...






 Baaaaaai!! gardena da eta airea pasatzen uzten du!.

Orain.... nola jakingo dugu zenbat sare behar dugun?
- "Metro batekin!!!"- erantzu dute batzuk.
-" Zein azkarrak zareten!"-














Oso ondo geratu da
Badaude prest bi geletako kutxak baina lorategia prestatzeko oraindik hainbat gauza falta dira. Bagoaz kanpora.

Laztoa hartu dugu...






Lurra...








Harriak...


Hostoak eta makiltxoak...

... eta nola ez, barraskiloak ere hartu ditugu






Orain prest gaude gure geletako lorategiak egiteko.














































Janaria behar dutenez, uhaza, aza eta belar pixkat sartu dugu kutxan












Eta ikasi dugunez barraskiloek hezetasuna behar dutela, ur pixkat botako diegu
















Barraskiloen txokora eramango ditugu lasai egoteko. Zein ondo geratu diren gure barraskiloen lorategiak.