1. NEURKETA
Gure urmaelean zapaburuak hartu genituen gelan behatzeko. Talde bakoitzak berea dauka ontzi batean. Neurtu egingo ditugu, gure pediatrak gurekin egiten duen bezala.
Untxien zapaburuak 2,5cm neurtzen du...
...otsoenak 2,6...
...katuenak 3cm dauzka...
...eta marrazoenak 2,3.
Datuak apuntatu eta hurrengo hilabetean barriro neurtuko ditugu, ea zenbat hasten diren.
2. NEURKETA
Hartu genituenean neurtu genituen eta orain, bi hilabete baino gehiago igaro ondoren, barriro neurtzeko garaia da. Ea zenbat hasi diren.
Enara zapaburua harrapatzen auzartzen da
Ez duenez lortu, orain Paule aritzen da...
Ibai oso urdurik dago
Orain, taldearen izena, data eta luzera idatziko ditugu. Bukatzerakoan, aurreko datuekin konparatuko ditugu.
Beñat saiatzen da...
... eta Koldok lortzen du.
Orain Katuen txanda da.
Zelako igerilari ona den zapaburu hau!!
Hala, zenbat hasi den!
Eta azkenik Marrazoak.
Ametsek harrapatu du hiru aldiz baina eskutik irristatzen da
Ainizek lortu du
Baina zenbat mugitzen den!!!
Jaso dugu informazio guztia eta bakean utziko ditugu gure zapaburuak.
BAINA, ZER JATEN DUTE ZAPABURUEK?
Eta hainbeste gustatu zaizkigunez, batzuk gelan jarraitu dugu antzeko youtubeko bideoak ikusten
BAINA, ZER JATEN DUTE ZAPABURUEK?
-"Baina, zer jaten dute zapaburuek?"-
Galdera hau sortu denez gelan, proposatu diet, beti bezala, etxean galdetzea.
Hurrengo egunerako batzuk ekarri dute erantzuna:
Atera ditugun ondorioak, honako hauek jaten dituztela:
goroldioa, hosto ustelak, fitoplaktona, detritusa, bakteriak eta haragia ere bai.
Enarak bideo batzuk ekarri ditu eta bideogelan ikusi ditugu.
Eta hainbeste gustatu zaizkigunez, batzuk gelan jarraitu dugu antzeko youtubeko bideoak ikusten
Bideoetan ogia jaten zuten zapaburuek, beraz guk ere emango diegu zatitxo bana. Agian hurrengo neurketarekin sorpresa hartzen dugu.
Badaezpada ondo elikatuko ditugu. Hurrengoan txuleta eder bana!
No hay comentarios:
Publicar un comentario
Idatzi zure iruzkina