ZAPABURUAK URAREKIN ESPERIMENTUETAN: MIKROSKOPIOA

ZIENTZIALARIAK BEZALA

Urmaeleko ura eta iturriko ura konparatzen egon ginen eta behaketa horren ondorioak atera genituen. Gure begiekin ikusten ziren ezberdintasunak idatzi genituen baina oso interesgarria iruditu zitzaigun bistan ez zegoena ere ikustea.
Orduan galdetu genuen nola ikus daitezkeen gure begiekin soilik ikusten ez zirenak. Erantzun ezberdinak eman zituzten umeek, besteak beste: betaurrekoekin, lupa batekin, teleskopio batekin eta.....MIKROSKOPIO baten bidez! 

Mikroskopioa gelara ekarri genuen eta galdetu genien: zer izen dauka instrumentu honek? Batzuek teleskopioa zela eta beste batzuek mikroskopioa zela esan zuten eta zalantza hori argitzeko interneten bilatzea erabaki genuen.





Hurrengo egunean mikroskopio hitza nola idazten zen aritu ginen; hau eta gero mikroskopioa margotzea eta hitza idaztea erabaki genuen.















Hurrengo egunean mikroskopioarekin hainbat gauza behatzen egon ginen (kotoia, egurra,euli baten hegoa, kipula, putzuko ura....).
Mikroskopioaren goiko partean botoi bat dago argazkiak ateratzeko eta umeek ikusitako gauzen argazkiak ere ateratzen zituzten.







 Baina.... zer da hau?







Putzuko ura behatzen 

Ikusitako gauzak inprimatu genituen eta gustokoen irudia margotzea bururatu zitzaigun.



 Putzuko ura margotzen




Kotoia margotzen



Lehenengo, iturriko uraren muestra bat hartu dugu eta agertu den argazkian ez zen ezer ikusten.






Gero urmaeleko uraren muestra bat. Aurretik egindako lanaren poteak oraindik gelan zeuden eta honetarako erabili ditugu.


Puaaaaaj!, bai usain txarra be!! 















Usain txarra izango du baina askoz interesgarriagoa da mikroskopiotik begiratzeko. Zenbat gauza ikusten diren!!! 


"Ze nazka!" -dio Anek- "eta zapaburuak ur zikin horretan bizi dira?"








 Aprobetxatuz mikroskopioa daukagula gelan, beste gauza batzuk ikusiko ditugu


Hemen pinu-orratza ikusten ari gara. Harrigarria!!





Hemen euli arrunt baten hankatxoa daukagu. Iletsua da! Lentea aldatuz joan gara hurbilagotik ikusteko. Interesgarria iruditu zaigu eta argazkiak atera ditugu.





Orain beste gauza bat jarri dugu: kotoia. Oso polita ikusten da.





Kristalezko bitxikeria bat dirudi.


Orain kipularen barruko azaltxo baten zati txiki bat jarri dugu. Zoragarria!!!




Handitzerakoan hobeto ikusten dira detaileak.


 Guaaaauuuuu!



Hona hemen lehio ondoan aurkitu dugun hegoa. Ea zelan ikusten den.



Alaaaaaaa!




Eta hau hegoaren ertza da. Hegoa ere hanka bezain iletsua da!!

Orain ikusi dugunaren marrazki bat egiteko ordua da. Gero marraztu dugunaren izena idatzi beharko dugu.