Ondo behatu ondoren, Moneten margolan bat aukeratu dugu kopiatzeko. Guztion artean egingo dugu.
Benetazko urmaela eta berak margotutakoa konparatu ditugu.
Gero zuriz "zikindu" dugu pixkat, beti eredua jarraituz
Nahasketak egiteko erabiltzen ditugun platerak ez ditugu aurkitzen eta sartaginera bota dugu pintura zuria eta hori pixkatxu bat. Ametsek dio "arrautza frijitua" dela.
Zeru hodeitsu baten itxura dauka
Berde ilun tono ezberdinak behar ditugu aurreko planoan dauden nenufarren hostoak margotzeko. Ea asmatzen badugu tonoa...
Orain aurreko planoak margotzen gaude. Azkenengotik hasi gara eta orain aurrean dauden nenufarrak egitea tokatzen zaigu.
Gure margolariek, jakintsuen modura, badakite ondo behatu behar dela lana jarraitu baino lehen.
Lehenengo tono ilunak jarri ditugu, itzala izango balitz bezala. Gainean tono argiagoak argitasuna emateko
Eta azkenik pintzel mehearekin pintzeladatxo zuri-horixkak. Perfekto!
Albotik zintzilik dauden hostoak egin behar ditugu. Pintura arintzeko ur pixkat bota diogu.
Alde bat bukatu dugu. Bestea hurrengoan egingo dugu, bustita dago eta.
Lehenengo larrosa eta lehortu baino lehen zuria jarriko dugu gainean
Gainetik pintzelada argiagoak gorantza, nenufarraren lorea imitatuz...
Oso polita geratu da
Eta oso harro gaudenez, marko bat jarri eta sarreran ipini dugu denek ikus dezaten.
"Chapeau!!"- esango luke Monetek-
No hay comentarios:
Publicar un comentario
Idatzi zure iruzkina