ITZALA IKERTZEN
Esan digute urmaelak itzala izan behar duela. Horretarako inguruan landareak
eta zuhaixkak landatu behar ditugu. Gaia asanblean komentatu dugu eta
erabaki dugu landareak jarri baino lehen, jakin beharko dugula non kokatu
urmaelak itzala edukitzeko. Esperimentuak egiten hasteko garaia da.
Iñigok ideia bat dauka landareak eta zuhaixkak landatzeko |
Makilak jarriko ditugu urmaelaren inguruan eta horrela ikusiko dugu nora
jotzen duen itzalak.
Gaur bai!!. Eguzki ederra dago zeruan eta seguru itzal ederra izango dugula.
Klarionarekin itzala birpasatu dugu. ea bihar zer gertatzen den...
Ai ene!!Zer gertatu da hemen ba! Itzala mugitu da. Sorayaren gelakoek bazekiten zergatik:
-"Eguzkia eta planetak mugitzen direlako"-
-"Oso ondo, Oier", nabaritzen da igaz espazioari buruzko gauza asko ikasi zenituela.
Orain badakigu non kokatu behar ditugun landareak.
-"Eguzkia eta planetak mugitzen direlako"-
-"Oso ondo, Oier", nabaritzen da igaz espazioari buruzko gauza asko ikasi zenituela.
Orain badakigu non kokatu behar ditugun landareak.
No hay comentarios:
Publicar un comentario
Idatzi zure iruzkina