4 URTEKOEN UHAZA UZTA!!

- Benetan bai hasi direla gure negutegiko uhazak baina..... zer gertatu da kanpokoekin? ez dira horrenbeste hasi!.-
Hitzegin dezagun horri buruz:
- Zergatik hasi dira gehiago negutegikoak kanpokoak baino?-
- Ura daukatelakoooooo!!- Erantzuten dute batzuk.
- Baina kanpokoak ere ureztatzen ditugu, ezta?- erantzuten diegu umeei
- Konposta bota dugulako izango da- dio batek
- Baina kanpoko bankadan ere fruta azalak botatzen ditugu.
Batek eskua altxatu eta lotsati hau esaten du:
- Negutegian ez daukate hotzik-
BA HORI IZANGO DA!!

Bagoaz gure uzta batzera!






Ño!




Holako uhazakin entsalada ederra prestatuko duzue etxean.









Bat edo bat utziko dugu datorren astean gelan entsalada prestatzeko

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Idatzi zure iruzkina