4 urtekoak BARRASKILOEKIN IKASTEN!

Kaixo guztioi, proiektu berri bat hasi eta burubelarri sartu gara barraskiloen munduan. Gauza asko ikasten gaude eta hemen joango gara gure esperientziak argitaratzen.

Nola sortu da proiektu hau?
Egun batean Haritzek barraskilo bat ekarri zuen gelara. Interes handia sortu zenez, pentsatu genuen animalitxo hauei buruz gehiago jakin nahi genuela. Gainera "aspertuta geunden gure baratzetik barraskiloak ateratzen, barazki guztiak jaten zituztelako".


Ikusita ondoko gelara zabaldu zela jakinmina, adoztu genuen guztiok sartzea proiektu honetan.




Lehendabizi, ohikoa den bezala, barraskiloei buruz dakigun guztia idatzi genuen kartulina batean eta beste kartulina batetan, jakin nahi duguna idatzi genuen. Gauza interesgarriak sortu ziren.



Orain barraskiloen txokoa prestatu behar dugu. Txoko horretan jariko dugu etxetik ekarritako guztia:
- Informazioa 





- Irudiak... 

- Ipuinak eta asmakizunak...








- Jostailuak...








- Eskulanak...

















- Marrazkiak...
















- Oskolak....





- Eta abar....





Eta nola ez.... benetako barraskiloak ere!!!












Daukagun kutxa beteta ikusirik, pentsatu dugu leku apraposagoa bilatu beharko diegula eta "BARRASKILOEN LORATEGIA" deitu diogu. Hurrengoan kontatuko dizuegu nola egin dugun.



HH3 , ZIZAREEN ETXE BERRIA

 Hasteko harri batzuk botako ditugu,


ondoren lur geruza bat


handia izan behar da lur geruza hau


orain area



beste lur geruza bat eta .....

.... badago zizareen etxe berria.


BERAIEN GUSTUKOA IZANGO DA?

2 URTEKOAK ERE LORATEGIKO LANAK EGITEN

 Gure lorategi txikia martxan jarri dugu kalak eta anemona batzuk landatzen.



Lehenengoz lurrean zuloak egin.....





haziak bota....



eta gero ondo estali.






Honelako zeozer aterako zaigu???